HASIERA

SFR Photo gallery Iraunkortasunera begirako ingurumen hezkuntzak, aldaketa klimatikoa eta berau geldiaraz ditzaketen ekintzak azaltzeko, tokiko komunitateak eta gizarte zibilak joka dezaketen papera arbuiatzen duen tonu alarmista eta ezkor bat erabiltzeko joera du.

Schools for Resilience-ek (SfR) eskolako ingurumen hezkuntzan ikuspuntu berri bat sartzen du, komunitate-ekintzan eta soziokonstruktibismoan oinarritzen dena (non ikastea prozesu aktibo eta eraikitzailea den). Bertan, ikasleek beren komunitaterako egokienak diren erantzunak definituko dituzte, beti ere ikuspuntu positibo eta eraikitzaile batetik.
Proiektuak ekimenaren, ekintzailetzaren eta sormenaren zentzua bultzatzen du, XXI. mendeko eskola egi bihurtzea ahalbidetuko duena: kanpoko mundura irekia, metodologia didaktiko berritzaileak erabiliko dituena eta ikaskuntza ikasleentzat esanguratsua egingo duena.