Erresilientzia & PBL

ERRESILIENTZIA zailtasunari aurre egiteko gaitasuna (ezbehar pertsonal batetik hondamendi handi bateraino), esperientziatik ikastea eta horren ondorioz indartzea da. KOMUNITATE-ERRESILIENTZIA, komunitate batek talde moduan zailtasun bat gainditzeko eta bertatik ikasteko gaitasuna da. Informazio gehiago hemen: Making the case for community resilience

ERRESILIENTZIA SOZIO-EKOLOGIKOAren helburua, etorkizun iraunkor baterako beharrezkoak diren ingurumen-, gizarte- eta ekonomi erronketarako egokitzapena hobetzea da. Trantsizio Hiri en mugimenduak, aldaketa klimatikoari eta energia merkearen amaierari komunitateek eurek gidaturik ematen dieten erantzun modura azaltzen du kontzeptu hau. Mugimendu hori da beren iraunkortasuna eta erresilientzia hobetzeko kontzientzia pizteko eta ekintza antolatzeko komunitate-ekintzen adibide arrakastatsuenetako bat.

PLACE BASED LEARNING (PBL) metodologiaz zera ulertzen dugu: “tokiko ingurumenaren alderdi guztiak (tokiko egoera kultural, historiko eta soziopolitikoak, eta ingurumen natural eta eraikia barne) biltzen dituen hezkuntzaren ikuspuntua, ikaskuntzarako testuinguru integratzaile moduan”. (1)

PBL metodologiak ikaskuntza, lekuen eta pertsonen ezaugarri berezituekin lotzen du. Gizartearen aldaketarako prozesu bat hasten du, ikaslea tokiko testuinguruan txertatuz eta eskola eta komunitatearen arteko norabide bikoitzeko parte-hartze aktiboa sortuz.