Euskal Herria

Aranzadi Zientzia Elkarteak SfR proiektua Ordizia udalerrian egin zuen 2015eko ekainetik irailera bitartean. Bertan, Oianguren institutuko 14 eta 15 urte arteko 69 ikaslek hartu zuen parte. Lehen bi gelek ikastaroa 4 astetan eman zuten eta, gainerako biek bi astetan. Hori zela eta, interesgarria izan zen plan didaktikoak denbora-epe ezberdinetan nola funtzionatzen zuen ikustea. Lehenengo eta behin, ikasleek erresilientziaren berri jaso eta haientzat garrantzitsuak diren balioen inguruko eztabaida egin zuten. Ondoren, taldean egindako brainstormingeko ariketak taldean eginda eta tokiko egiaztapenaren bidez, Ordizian gai hauen kudeaketaren inguruan pertsonei elkarrizketa egiteko galdera-sortak diseinatu zituzten: garraioa, elikadura, hondakinak eta energia. Esperientzia horien bidez, beren komunitateko beharrak eta aurreikuspenak identifikatu eta, ikasgelako ohiko eskoletatik kanpo, talde gisa lan egiten ikasi zuten.

Ikasleek ekintza-planak diseinatu zituzten 4 gai nagusi horiekin lotutako erronkak gainditzeko. Energia berriztagarrien erosketako eta sorkuntzako enpresa batekin hitz egin, elikadura arloko tokiko merkatua aztertu eta publizitate-kanpaina sortu zuten tokiko kiroldegira joateko garraio publikoa erabiltzera animatzeko herritarrak. Azkenean, beren ideiak proposatu zituzten ikastaroan identifikatu zituzten erronkei aurre egiteko. Horretarako, Ordiziako Barrena jauregian aurkezpen publikoa egin zuten.

Basque Country

IMG_5812

IMG_0779