SfR proiektuaren Danimarkako proba pilotua Sejs de Silkeborg eskolan egin zuten. Zortzigarren mailako gela batean probatu zuten ikastaroa. Bi irakasle zituzten eta, besteak beste, ikasgai hauek eskaintzen zituzten: daniera, gizarte-zientziak, geografia, biologia eta ingelesa.
Hasteko, ikasleek kontsultak egin zituzten tokiko komunitatean. Astebetean beren familian elikagaien zenbat hondakin sortzen ziren ikertu eta bizilagunei galdetu zieten komunitate hobea nola bultza zezaketen. Sarrerako ikastaro haren ostean, ikasleek taldetan lan egin zuten eremu hartan modu iraunkorragoan bizi ahal izateko ideien ekarpena jasotzeko. Talde-lanean, ikasleek tokiko egoiliarren galdera-sortak jaso eta elkarrizketak egin zituzten. Jasotako datu enpirikoen bidez, komunitatean bizimodu iraunkorragoa izatearekin lotutako ekimen berriak iradoki zituzten gero. Ikasleen proposamenak azoka moduko batean aurkeztu zituzten eta gurasoekin eta zonaldeko beste parte-hartzaile batzuekin hitz egiteko aukera izan zuten.
Proiektuaren ebaluazioak agerian utzi du ikasleak beren kabuz jabetu direla ingurumena zaintzeko garaian aldaketa bultza dezaketela.