Letonia

Letonian, SfRko materialak bi eskolatan probatu zituzten: bigarren hezkuntzako Kandava barnetegian (6. maila) eta lehen hezkuntzako Ogresgals ikastetxean (5. maila). Bi eskola horietako ikasleek klima-aldaketak beren komunitateetan duen inpaktua aztertzea erabaki zuten. Kandava izeneko bigarren hezkuntzako barnetegiko ikasleek komunitatearen erresilientzia ikertu zuten ekaitza dagoenean; aldiz, lehen mailako Ogrsegals ikastetxeko ikasleek uholdeen inpaktua aztertu zuten. Proiektua praktikan jarri ostean, ikasleek onartu zuten klima-aldaketari eta komunitatearen erresilientziari buruzko ezagutza berriak lortu, eta lankidetzarako eta ikerkuntzarako beren gaitasunak garatu zituztela. Ikasleak, tokiko komunitateko beste pertsona batzuekin elkarlanean, positiboago bihurtu eta etorkizunaren inguruko ikuspegi baikorragoa lortu zuten; izan ere, komunitate batek, elkarrekin lan eginez gero, aldaketa ugarietara egokitzeko gaitasuna duela baieztatu zuten.

SAMSUNG CAMERA PICTURES