Proiektuaren helburua, Place Based Learning den moduko metodologia holistiko eta globalizatzaile bat erabiliz, tokiko iraunkortasunaren eta erresilientziaren ikuspuntutik abiaturiko ingurumen hezkuntza errazteko diseinaturiko hezkuntza-materialen bilduma bat sortzea zen. Ikuspuntu honi esker hezkuntza-sistemen kalitatea hobetzen saiatu gara, jarraian azaltzen den eran:
- Tokiko komunitateek eta gizarte zibilak klima aldaketaren kontrako borrokan duten paperean oinarrituriko ikuspuntu berria ingurumen hezkuntzan sartuz (trantsizio ekimenen esperientzia).
- Hiritartasun aktiborako beharrezko konpetentziak diren ekimena eta sormena komunitatearen esparruan garatuz.
- Ikastetxeek kanpoko munduarekin eta bereziki tokian tokiko komunitateekin dituzten loturak eta harremanak sendotuz.
- Ikaskuntza prozesua ikaslearentzat esanguratsua izatea bultzatuz, gizarte garaikidearen erronka handienetako bati helduz: iraunkortasuna eta klima aldaketa.
- Ikaslean zentraturiko metodologia berritzaile batez baliatuz (PBL), gaitasun eta konpetentzia gakoak garatuz.
- Europan zehar aurki daitezkeen iraunkortasun eta tokiko erresilientzia esperientzietatik ikasiz, “Globalki pentsatu, lokalki jardun” ideia azpimarratuz.