Emaitzak

Emaitza nagusiak ondorengo hauek izan dira:

  • Europako tokiko erresilientzia esperientziei buruzko hezkuntza-baliabideak.
  • PBLn oinarrituriko sekuentzia didaktiko bat.
  • Sekuentzia, curriculum eta tokiko komunitate desberdinetara egokitzeko gida bat.

Material hauen bitartez era honetako ingurumen hezkuntza bat lortzen lagundu nahi dugu:

  • tokiko konponbideen bidez erronka globalak ulertu eta hauei era positiboan erantzutean zentratua;
  • zeinaren bitartez ikasleek iraunkortasunari euren tokiko komunitatearen behar eta ezaugarrien araberako ekarpen propioa eraikiko duten;
  • ikastetxeen eta kanpoko munduaren arteko harremanak sendotuko dituena, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ikasleentzat nahiz gizartearentzat esanguratsu eginez.