Gales

Galeseko proiektu pilotuaren esperientzia Galeseko hegoaldean, Cardiff eta Swansea artean, dagoen Pencoed Comprehensive School ikastetxean egin zuten.

Geografia-sailarekin eta alboko buruarekin egindako bileren bidez, proba pilotua antolatu zuten eskoletako “eko-klubean” egiteko (ostiralero, bazkaltzeko orduan, biltzen den boluntarioen taldea da). Proiektua 7-9 ikasmailetako (12-15 urte artekoak) 15 ikasleko taldearekin egin zuten 4 hilabetez. Gutxi gorabehera, tailerretako 26 ordu izan ziren. Ikasleek saioen erregistroa egin zuten gogoeta-egunerokoarekin eta SfRko jarduerne bankuko hainbat jardueratan hartu zuten parte, balioei buruzko tailerrak eta komunitatearen araketa barne. Horri esker, ikasleek beren eremuko konexioak hobetzea erabaki zuten. Horretarako, eskolak zein tokiko komunitateak erabilitako ibaiaren garbiketa antolatu eta burutu zuten. Ikasleek hiri osoan jarri zuten ekimenaren inguruko publizitatea eta tokiko komunitateko guneetan jarritako kartelen bidez eta ahoz aho eman zuten guztiaren berri. Ekimenean tokiko komunitateko hainbat kidek, dendetako jabeek eta egoiliarrek hartu zuten parte. Gainera, tokiko parlamentuko diputatu bat ere azaldu zen. Proiektuaren ondorioz, eskolaren eta komunitateko funtsezko kide batzuen arteko loturak egin zituzten. Gainera, ingurune fisikoa, hau da, Ewenny ibaia, hobetu zuten.

frog-1247657_960_720 Imagen1 DSC_0049